2. ETA 3. POSTUA HAURREN SELEKZIOAN

2. ETA 3. POSTUA HAURREN SELEKZIOAN

Joan den asteburuan partida zirraragarriak jokatu ziren Laudion Euskadiko eta Nafarroako haur mailako txapelketan.

La Granjako kiroldegia izan zen txapelketaren sedea, eta bertan egin zuten debuta gure selekzioek larunbat goizean. Bi finalaurrekoetan Arabaren aurka jokatuz, mutilek 10:00etan ekin zioten txapelketari. Intentsitate handiko partida izan zen, jokoan zehar abantaila minimoa lortuz (36-35 atsedenaldian eta 52-53 hirugarren laurdenaren amaieran). Azken laurdenean, Iñigo Morenok zuzentzen duen taldeak ez du markagailua iraultzea lortu, Arabaren aurkako 69-67ko porrotarekin amaituz.

Neskek, aldiz, hasieratik ezarri zuten erritmoa Arabaren aurka, lehen laurdena 10-21eko abantailarekin amaituz. Partidaren kontrola kantxaren bi aldeetan mantendu zuten eta finalerako sailkapena lortu zuten euren aldeko 52-76ko emaitzarekin.

Igandean 10:00etan hasi zen gizonezkoen haur mailako kontsolazio finala, non gure mutilak hirugarren postua lortzeko lehiatu ziren Nafarroaren aurka. Partida parekatua izan zen atsedenaldira arte, eta momentu horretan talde gipuzkoarrak 32-28ko aldea lortu zuen. Defentsa sendo batekin eta jaurtiketetan eraginkor jokatuz, aurrealdeari azken unera arte eustea lortu zuten, 68-64 geratuz eta horrela hirugarren postua ziurtatuz.

Txapelketari amaiera emateko, neskek 18:00etan jokatu zuten finala, oraingoan Bizkaiaren aurka. Aurkariak indartsu hasi ziren eta, gure jokalariek minuturo borrokatu zuten arren, Bizkaiak abantaila hartu zuen lehen laurdenetik (19-29) eta zaila izan zen horiek lortzea. Partida 59-107ko emaitzarekin amaitu zen, Bizkaia txapeldun eta Gipuzkoa emakumezkoen bigarren postuan kokatuz.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.