2013ko Kirolarientzako Gisaski Ate Irekiak

2013ko Kirolarientzako Gisaski Ate Irekiak

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak ate irekiko saskibaloiko bi entrenamendu antolatuko ditu 2013an jaiotako kirolarientzat. Jarduera hau pazko astean izango da (apirilaren 2tik 5era) Gipuzkoako bost egoitza ezberdinetan: Arrasate, Beasain, Donostia, Zarautz – Azpeitia

Izen-ematea amaieran agertzen den formularioaren bidez egingo da, erabat doakoa da eta epea martxoaren 20an amaitzen da.

Ate irekietako entrenamenduetara joateko ez da beharrezkoa saskibaloian aritzea ikasturte honetan, izen ematea bete eta ondo pasatzeko eta saskibaloiaz gozatzeko gogoz joatea besterik ez da beharrezkoa.

Hona hemen egoitza bakoitzaren datak eta ordutegiak:

  • Arrasate, apirilaren 3an eta 5etan, 16:00etan (Iturripe kiroldegia)
  • Beasain apirilaren 2an eta 4etan, 16:00etan (Antzizar kiroldegia)
  • Donostia apirilaren 3an eta 5etan, 10:00etan (Mons kiroldegia)
  • Zarautz, apirilaren 4a, 10:00etan (Aritzbatalde kiroldegia) (*)
  • Azpeitia apirilaren 2an, 10:00etan (Azpeitia kiroldegia) (*)

(*) bi egoitzetan eman daiteke izena, Zarautzen eta Azpeitian.

 

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.