JARDUNALDIAREN ATARIKOA.

JARDUNALDIAREN ATARIKOA.

Jardunaldi berri bat dugu atarian eta, naiz eta hainbat kategorietako taldeak atsedena izan zubia dela eta, beste mailetako guztiak emozioz hartuko dute jarduna.

Infantiletan, bigarren jardunaldia delarik, oraindik jakitear dago zein taldek hartuko dituzten lehen postuak, eta horregatik ziur gaude partidak ilusioz beterik jokatuko dituztelaz.

Kadeteetan, nesketan bi talde saiatuko dira porrotik izan gabe jarraitzea, Zast Kuraye ZKE urrezko mailan Bera Beraren aurka, eta Innova Hortz Klinika ISB zilarrezko mailan Antigua Luberriren aurka. Mutiletan, urrean Zast Zarautz ZKE izango da ere partida guztiak garaipenarekin bukatuta ikusi nahi duen taldea, eta honek Goierri Inmobiliaria Etxarreren etxea bisitatuko du lortzen saiatzeko. Zilarran ordea, partidarik galdu ez duten taldeen arteko lehia daukagu, Efik ISBk Biotz Ointxe!-ren etxea den Musakola kiroldegia bisitatzen baitu porrota ezagutzen ez duen taldea izatea lehiatzeko.

Juniorretan ere lehia berdinak ikus ditzazkegu, bai mutilen urrezko mailan, Pressing Askatuak Ak BKL Oriaren aurka jokatzen baitu, baita nesken zilarrezko mailan ere, non BKL Loinatzek etxean jokatzen duen Carnicas San Marcial Hondarribiaren aurka. Mutilen zilarran Aldapeta Maria Ikastetxea sailkapenaren gorenean geratzen saiatuko da Oiarso OSKT-ren aurkako partidan, eta nesken urrean Atletico Sn Sn Anie eta Easo Basket Buruntza saiatuko dira ere berdinarekin, biak etxez kanpo, Zast 2006 ZKE eta CD Internacionalen aurka, hurrenez hurren.

Seniorretan mutilen 2. eta 3. mailak jokatuko dute bakarrik, baina emozioz beteriko partidak ekarriko dizkigute. Bigarren mailako bi multzoetan lehenengoa bigarrenaren aurka jokatzen dute, partdidarik galdu ez duen taldea izateko lahian bi kasuetan; Elorri Aldapa – AZ Casa de la Rioja 1 multzoan eta Artesanos Juantxo – Bosteko Irauli B 2 multzoan. 3. mailan, bigarren jardunaldia denez, sailkapena zehazten hasteko balioko du jardunaldi honek.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.