2025eko hauteskunde-prozesuaren hasiera

2025eko hauteskunde-prozesuaren hasiera

GSFren Estatutuak eta Hauteskunde Araudia GAOn argitaratu ondoren, Ainhoa Ibarburu Atxaga presidenteak, zuzendaritza batzordean, kargua utzi zuen eta Hauteskunde Batzordea deitu zuen Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren hauteskunde prozesuari hasiera emateko.

Hauteskunde Batzordeak, lehendakariak deitutako bileran, hauteskunde-prozesuaren hasiera iragarri du eta aho batez onartu ditu Hauteskunde Egutegia eta Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren Batzar Nagusia osatuko duten  Kluben behin-behineko zerrenda.

tramite honekin hasten da 2025eko Hauteskunde Prozesua.

Dokumentazio guztia gure webgunean dago, HAUTESKUNDEAK fitxan.

Hauteskunde-prozesu honetan edozein tramite egiteko, horretarako gaitutako hauteskundeak2025 @gisaski.eus helbide elektronikoa erabili beharko da.

Kontu hori bera da Hauteskunde Batzordeari kontsultak edo errekurtsoak egiteko bide ofiziala.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.