3. jardunaldia: Talde indartsuenak zeintzuk izan daitezkeen ikusten hasi gara
Urria aurrera doa eta berekin batera gure txapelketak. Horietako batzuek jada 3 jardunaldi jokatu dituzte eta talde indartsuenak, edota hasiera honetan behintzat osoen daudenak, zeintzuk izan daitezkeen ikusten hasi gara.
Gizonezkoen Lehen mailan adibidez bi taldek bakarrik daude hirutik hiru irabazi dutenak: STL Azkune eta Atletico San Sebastian. Gizonezkoen bigarren mailan berriz, Inter de Mitente eta Saskiaxularrek daukate lidergoa. Juniorretara salto eginez, Easo Mendaurrek eta Typo 90 Askatuakek ez dute partidarik galdu, baina beraien aurkarietako askok baino partida bat gutxiago jokatu dute. Emakumezkoen maila ezberdinetan egoera askoz ere irekiagoa da eta talde gehiago daude txapelketa ezberdinetako lidergoa bakarka eskuratzeko borroka horretan.
Eremu ezberdinetan jasaten ari garen zailtasunak zailtasun, guztion artean, 80 partidatik gora iragarrita zituen jardunaldi berri bat aurrera ateratzeko kapaz izan gara, nahiz eta egia den horietako 7 partida bertan behera gelditu behar izan direla.
Aurrera goaz eta horrela jarraitu nahi dugu, horrenbeste maite dugun kirol honekin gozatuz.