Dena prest #EuskNaf17 Miniarentzako
Datozen abenduko 27 eta 28an denboraldiko azken Euskadi-Nafarroako Txapelketa ospatuko da. Minien txanda da eta txapelketa Balmasedan jokatuko dute.
Gure bi selekzioak ia bi hilabeteko lanaren ondoren, jada prest daude Txapelketa jokatzeko eta txapeldunen titulua lortzeko. Bi konbinatuak semifinalten Alabaren aurka neurtuko dira.
Ion Ormazabalen mutilek haien partida 27an jokatuko dute 16:00etan. Haien partez, Oscar Cearen neskek justu pixka bat geroago, 18:00etan. Hauek dira gure bi hautatzaileen inpresioak txapelketa hasi baino lehen:
ION ORMAZABAL: Mini Mutilen Hautatzailea
Badira sei hilabete aurreautaketa prozesua martxan jarri zela. Ilusioz beteriko uneak izaten dira, jokalariek atseginez onartzen dute federazioen deialdiak, baina adin hau berezia da. Emozio eta sentsazio berri ugariz beteriko entrenamenduak izaten dira, non jokalariek haien emozio eta gaitasunen arteko oreka bilatzen duten.
Lehen fase hau atzean utzi eta prestakuntza azken txanpan sartua da jada. Gipuzkoako saskibaloi federazioiaren izenean jokatuko duten 12 jokalariek, gogor lan egin dute igandero prestakuntzako azken fase hontara iristeko. Eskertzekoa da jokalariek erakutsiriko jarrera aurre-auteketetan, aurtengo maila oso altua izan bait da eta denek argi utzi dute lan bikaina egiten dela Gipuzkoako saskibaloi eskoletan. Ilusio handiz prestatu dute gaztetxoek abenduak 27 eta 28 an jokatuko den txapelketa, bertan haien mailarik onena eman ahal izateko.
Lan giro bikaina eta jokalariek ikasteko erakutsi duten grina azpimarratu dute hautatzaileek. Taldeak dinamika onean lan egin omen du eta zihur dira esperientzia aberasgarria eta ahaztezina izango dela jokalari eta haien familientzako, hasieran esan bezela adin hontan giro berezi batek biltzen bait du saskibaloiaren festa hau.
OSCAR CEA: Mini Nesken Hautatzailea
– COMO HA IDO LA PREPARACIÓN: La preparación ha sido corta, como es normal. Es la primera vez que las jugadoras acuden a una pre-selección y vienen todas con una gran ilusión y muchas ganas de entrenar.
– CÓMO LLEGA EL EQUIPO: El equipo llega bien, con unas ideas muy sencillas y claras para que puedan desarrollar su técnica individual. Hemos intentado que se conozcan un poco todas las jugadoras antes del campeonato y sepan coordinarse tanto en ataque y como en defensa.
– PUNTOS FUERTES DE LA PLANTILLA: Indudablemente en esta categoría lo más destacable es la ilusión de las jugadoras y la alegría en el juego. Es una generación con unas buenas condiciones físicas y talento. Les queda mucho camino, pero tienen una buena base y proyección.
-OBJETIVO DEL CAMPEONATO: Disfutar de la esperiencia desde el primer día de entrenamiento hasta que se acabe el campeonato es lo que les va a quedar. Deportivamente, queremos disputar cada partido e intentar buscar la victoria cada día, sabiendo que los rivales serán fuertes. Y al final, les haya servido para mejorar individualmente y progresar.
GSFtik gure bi selekzioentzat hoberena opa nahi diegu. Gehien gustoko duguna haien lehenengo esperientziaz gozatzea da. Egurra!
GSF