Oiarso eta Hondarribia Euskadiko Txapelketaren borrokan ariko dira

Oiarso eta Hondarribia Euskadiko Txapelketaren borrokan ariko dira

Pasa den asteburuan Euskal Ligako lau Final Fourrak jokatu dira. Oiarso eta Hondarribia izan dira gipuzkoako irabazle handiak.

Errenteriako neskek semifinalean irabazi zuten CB Arabaren aurka 65-46. Atlético SSek ere irabazi zuen La Salle Bilbaoren aurka (58-55), hortaz, igandean gipuzkoar finala izan genuen. Oiarso hobea izan zen eta Euskadiko Txapelketarako pasea lortu zuen (53-40).

Gure juniorrek ezin izan zuten finalera iritsi. Askatuak-ko mutilak Baskonia “B”-ren aurka erori ziren 52-58 eta Takek ezin izan zuen irabazi Loiola Indautxuren aurka (63-70). BI taldeek A-2 euskal ligan lekua gordetzeko borrokatuko dute.

Hondarribia Ikasbasket izan da nesken kadete maileko final fourreko talde hoberena. Oscar Cearen neskek Araskiren aurka irabazi zuten seminifaletan (40-62) eta finalean Askartzaren aurka irabazi zuten 34-63. Askatuak-ko neskek porrota izan zuten bizkaitarren aurka semifinalean 47-50.

Azkenik, Mondragon Unibertsitateko mutil kadeteek CB Paulesen aurka irabazi zuten semifinaletan 87-90. Igandeko finalean Zorrotzaren aurka neurtu ziren. Arrasatekoek borrokatu zuten baina ezin izan zuten bizkaitarren aurka irabazi (81-64) eta A-2 ligan geratuko dira.

GSFtik talde irabazle guztiei zoriondu nahi diegu eta zorte ona opa nahi diegu guztiei euskal ligako bigarren fase honentzat.

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.