Europako urrea Azu, María eta Sararentzat

Europako urrea Azu, María eta Sararentzat

Atzo bukatu zen nesken Europako Txapelketa U20a, non Gipuzkoa oso ondo ordezkatua zegoen. Espainiako selekzioak Kopa altxatu zuen eta urrezko domina ekarri zuen etxera, txapeldun bukatu ondoren.

Preparaketa hilabete baten ondoren U20 selekzioa momentu onean iritsi zen Sopronera, txapelketa egin zen lekua. Talde fasean Espainiak lehenengo postua lortu zuen txapelketa honetan.

Titulua lortzeko kanporaketetan, gure neskek ez zuten huts egin lehenengo partidetan zehar. Garaipen garrantzitsua izan zen final laurdenetan Frantziaren aurkakoa, partida oso borrokatu batean. Final erdietan Holandaren aurka irabazi zuten eta atzo finalean garaipen eroso bat lortu zuten Serbiaren aurka.

Txapeldunen Kopa eta urrezko domina 98ko belaunaldiarentzat. Lorpen handia talde honentzat, Sara Iparragirre eta María Eraunzetamurgil gipuzkoarrak dauden taldea. Gainera, Azu Muguruza entrenatzaile laguntzailea izan da urrezko talde honetan.

GSFtik selekzio osoari zoriondu nahi diogu, aipamen berezi batekin gure 3 ordezkarientzat eta Club Deportivo Ibaetarentzat.

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.