Gaur da eguna: 2018/2019 denboraldiak motorrak martxan jartzen ditu
Hiruko marra 6,75 metrotara, baloijabetza laburragoak… Santo Tomas Azkunek eta Alde Zaharrak estreinatuko dute gaur arratsaldean lehen mailako gizonezkoen denboraldia. Larunbatean errendimenduko junior eta emakumezko kadetearen txanda iritsiko da. Berrikuntzak dakartzan denboraldia eta espektakulua ziurtatzen duen denboraldia.
Berrikuntza handiak jasan dituzte kategoria desberdinetako talde guztiek, beraz lehen aste hauek test onak izango dira helburuak zeintzuk izango diren ikusteko. Ia Gascako finalak egin eta lau hilabete beranduago, aste askotako aurrendenboraldi baten ostean, eta Maiatzak 25eko lauko finala begiz jota dutelarik… Festa hastear da!
Kontsultatu hemen lehen jardunaldiko ordutegiak: