Gizonezkoen lehen maila: Santo Tomas Azkune lehen liderra

Gizonezkoen lehen maila: Santo Tomas Azkune lehen liderra

Ligan estreinaldia eta lehen lidergoa. Igo berria den Santo Tomas Azkunek indartsu ekin zion lehen mailako ibilaldiari. 71-44 gainditu zuen Alde Zaharra eta denboraldiko lehen liderra da.  Txapeldunak diren Donosti Dolphinsek beren lehen garaipena eskuratu zuten beti zaila izaten den Atletico San Sebastianen kantxan ( 59-67), hirugarren laurdenean bideratu zuen garaipena ihazko txapeldunak (8-22). 
 
Errotaundi okindegia ISB-k eta DKS-k asteburuko garaipen justuenak lortu zituzten, Cafes Aitona Askatuak (67-63) eta TAKE Orbela tabernaren ( 60-64 ) aurka hurrenez hurren.
 
Hernani sendo agertu zen bere kantxan Bosteko Irauliren aurka ( 63-42 ) eta baita Aloña Mendi ( Oiartzunen 41-62 ) eta Mundarro ( Zarautzen 39-53). Klikatu hemen emaitzak, aktak eta sailkapenak ikusteko lehen jardunaldiaren ostean.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.