Juniorrak eta kadeteak: Redline Mekanika Take lehen liderra

Juniorrak eta kadeteak: Redline Mekanika Take lehen liderra

Astebukaerak gizonezkoen kadete mailaren estreinaldia ekarri zigun, Redline Mekanika TAKE delarik denboraldiko lehen liderra. Tolosarrek erraz egin zioten aurre Oreretan Grupo EME Oiarsori.  Erroibide Irun, BKL Murumendi, Ordizia KE eta Atlético San Sebastián Adarra dira jardunaldiko beste garaileak. Kontsultatu hemen lehen jardunaldiko emaitza guztiak.

Emakumezkoen kadeteetan Ordizia KE-k lidergoari eusten dio Bera Bera Manteo etxean garaitu ostean. Sailkapenaren buruan dauden beste taldeak Cafes Aitona Askatuak, Don Boscon Grupo EME Oiarso garaitu zuena, eta Zast Zarautz dira, azken hauek Easo Alquileres Donosti gainditu ostean. Bera Berak ordea, ezin izan zuen gainditu gabeko talde bezala geratu, Easo AECC-k (44-54) garaitu baitzuen, partidu honetan azken laurdenaren hasierara berdinketarekin iritsi zirelarik, (37 – 37). Kontsultatu hemen jardunaldi osoko emaitzak eta sailkapena.

Bera Bera eta Urbycolan Hondarribia dira partidu guztiak irabazi dituzten talde bakarrak emakumezkoen juniorretan hirugarren jardunaldia jokatu ostean. Donostiarrek Eskoriatza garaitu zuten, ordura arte porrotik jaso ez zuen taldea zelarik. Azken laurdeneko 21-3 ko partzialak norgehiagoka erabaki zuen. Hondarribiak bestalde Bera Bera Albistar garaitu zuen azken laurdeneko partzial erabakigarriarekin ere, 14-3. Kontsultatu hemen jardunaldi osoko emaitzak eta sailkapena.

Gizonezkoen junior mailan ere bi talde geratzen dira porrotik jaso ez dutenak. Mondragon Unibertsitateak lidergoa duelarik Atletico San Sebastian garaitu ostean. Easo Adarrak ere hiru garaipen ditu, BKL Usurbe garaitu ostean, denboraldiko lehen porrota jaso zuena. Kontsultatu hemen jardunaldi osoko emaitzak eta sailkapena.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.