Muguruza, Iparragirre eta Eraunzetamurgil omenduak
Espainiako saskibaloi federazioak, uda hontan dominak lortu zituzten kategoria desberninetako jokalariak omendu ditu larunbata honetan ligako Open Day egunean. Haien artean Azu Muguruza, Sara Iparragirre eta María Eraunzetamurgil, 20 urtez azpiko Europako txapeldunak Sopronen (Hungaria).
Omenaldiaz gain, entrenatzaileak eta bi jokalari gipuzkoarrek, denboraldiko lehen garaipena ere lortu zuten IDK Gipuzkoarentzat, ligako lehen jardunaldian Embutidos Pajariel Bembibre garaituz 58-60. Eraunzetamurgil izan zen jokalari garrantzitsuenetakoa, 6 puntu, 4 errebote, 3 asistentzia eta 11ko balorazioa lortuz.