Mekalki Aloña Mendik eta Ostadarrek buruan jarraitzen dute
Lehen mailako liderrek erritmoa mantentzen dute. Mekalki Aloña Mendik (5-0) porrotik jaso gabe jarraitzen du gizonezkoen mailan, Astigarragako Mundarro (3-2) 63-57 gainditu ostean, zuzeneko aurkari bat. Oñatiarrek abantaila txiki bat lortu zuten markagailuan atsedenaldiaren aurretik (39-28) eta hau mantentzen jakin zuten azken laurdenean.
Donosti Dolphins (4-1) eta Bosteko Irauli (4-1) taldeek, gertutik jarraitzen dute Aloña Mendi sailkapenean, biek etxetik kanpo irabazi ostean. Dolphins taldeak 55-78 gainditu zuen Zast Zarautz (2-3), lehenengo laurdenean erabaki zen norgehiagokan. Bostekok bestetik, lan handia egin behar izan zuen Alde Zaharra (1-4) garaitzeko 44-51. Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitzak.
Ostadar, Txintxu Gozotegia ISB eta Grupo EME Oiarso dira jokatutako bi partiduak irabazi dituzten talde bakarrak emakumezkoen lehen mailan. Ostadar dago lidertzan Cafes Aitona Askatuak (1-1) 43-64 gainditu ostean. Lehen laurdeneko 6-25 partziala erabakigarria suertatu zen.
Txintxu Gozotegia ISB taldea 74-58 gailendu zitzaion Atletico San Sebastian (1-1) taldeari, atsedenaldian argitasun handiz menperatzen zuen norgehiagokan (46-20). Grupo EME Oiarso bestetik, 29-33 gailendu zitzaion CD Internacional (1-1) taldeari, norgehiagoka oso itxi batean. Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitzak.