Jardunaldia: Mondragon Unibertsitatea sendo Gizonezkoen juniorretan

Jardunaldia: Mondragon Unibertsitatea sendo Gizonezkoen juniorretan

Mondragon Unibertsitateak 76-55 garaitu zuen Easo Adarra gizonezkoen juniorren sailkapenaren goiko aldeko leian, beraz lidergoan bakarrik geratu da. Arrasatearrek hasieratik menderatu zuten norgehiagoka (20-7, lehen laurdenean), baina ez zuten leia erabaki hirugaren laurdenera arte (56-41). Zazpi jardunalditan, aldeko 86 puntuko batazbestekoa lortu dute, eta 53 puntu baino gutxiagoko batazbestekoa kontran. Menperaezinak. 
 
Emakumezkoen juniorretan, Bera Berak ere bere norgehiagoka guztiak irabazi ditu. Donostiarrek 65-42 garaitu zuten Inar Optika ISB, atsedenaldiaren ostean erabaki zen leian. Easo Bankoak eta Urbycolan Hondarribiak atzetik garaipen batera bakarrik jarraitzen dute liderra, Bera Bera Albistur (70-47) eta Ostadar (44-59) garaitu ostean hurrenez hurren.  

Ordiziak sendo jarraitzen du emakumezkoen kadeteen kategorian. Grupo EME Oiarso garaitu zuen denboraldi hasiera bikaina sinatzeko: zazpi garaipen zazpi jardunalditan, berrogei puntuko diferentziarekin  batazbeste garaitzen ditu aurkariak gainera. Zast Zarautzek lehen porrota jaso zuen Cafes Aitona Askatuak taldearen aurka (40-65), lehen laurdeneko 21-15 markagailua irauliz, eta bigarren dago orain sailkapenean. 

Redline Mekanika TAKE eta Erroibide Irun taldeek kolidertzan jarraitzen dute gizonezkoen kadeteen mailan. Tolosarrak sendo mantendu ziren euren kantxan Iragaz ISB garaituz (76-36), irundarrek bestetik, beraien lehen laurden bikaina baliatu zuten (6-20) Ordiziaren kantxan irabazteko. 

Aloña Mendik galdu gabe jarraitzen du
Seniorren ligetan, Mekalki Aloña Mendik irabazi besterik ez du egiten gizonezkoen lehen mailan. Bosteko Irauliren aurkako bixitan izan zen jardunaldi honetan (50-57). Irauli hitzordura sailkapenean hirugarren iristen zen eta porrota batekin besterik ez, baino,  nahiz eta norgehiagoka berdindua izan, hirugarren laurdenean lortutako abantaila txikiak 6-16 balio izan zion Aloña Mendiri. Donosti Dolphinsek garaipen batera atzetik aguntatzen du sailkapenean, astebukaera honetak Oiartzungo Saskilagunak garaitu ostean (70-66).

Emakumezkoen seniorretan, sailkapenaren buruan doazen hiru taldeek sendotasuna ageri zuten. Txintxu Gozotegia ISB, Ostadar eta Grupo EME Oiarsok, Bera Bera Gros, Añorga Saskibaloia eta Eskoriatza garaitu zituzten hurrenez hurren, beraz, hiru jardunaldi ostean, hiru garaipen lortuak dituzte. 

Kontsultatu hemen kategoria bakoitzeko emaitzak eta sailkapenak:  
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorra
Gizonezkoen Juniorra
Emakumezkoen Kadetea
Gizonezkoen Kadetea

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.