#EUSKNAF18: hauexek gure hautatzaileen hitzak

#EUSKNAF18: hauexek gure hautatzaileen hitzak

Gipuzkoako kadete eta infantil selekzioek, hilabete bat baino gehiago prestatzen daramatzaten hitzordu bati aurre egingo diote astebukaera honetan: Euskadiko eta Nafarroako txapelketak. Euren lau hautatzaileeekin hitz egin dugu, hain berezia den hitzordura nola iristen diren jakiteko, euren helburuak zeintzuk diren jakiteko, eta nola jokatu nahi duten jakiteko.

  1. Nolakoak izan dira prestakuntzako aste hauek? 

  2. Nola egiten diozue aurre txapelketari? Zein helburu markatzen dituzue?

  3. Nolako taldea izan nahi duzue? Nola jokatu nahi duzue? 

  4. Finalaurrekotan Arabaren (kadeteak)/ Nafarroaren (infantilak) aurkari. Nolako partidua espero duzue?

 

Jon Mendiluze (Gizonezkoen Kadeteak)

 

  1. Mutilak ondo aritu dira lanean. Gogo handiz joan dira entrenatzera eta Ilusio handia dutela demostratu dute. eta  pasa den igandean Urretxun jokatu genuen lagunertakoak lagundu digu txapelketa prestatzeko. 

  2. Ilusio handiarekin eta gogo askorekin gaude.  Gogor egin dugu lan azkeneko bi hilabetetan eta  konpetitzeko garaia iritsi zaigu. Defentsan lan egin eta erasoan ditugun aukerak aprotxatzea dugu helburu. Konpetitzea lortu behar dugu, eta horretarako intentsitate askorekin jokatu beharko dugu. Hori lortzen badugu aukerak izango ditugu emaitza onak lortzeko.

  3. Helburua defentsan gogor aritzea eta azkar jokatzea da. Horretarako lana egin behar dugu atzean eta defentsako errebotea kontrolatu erasoan errazago saskiratzeko. Erasoan azkar jokatu behar dugu, zentzuz, erabaki onak hartzen. Gure jokua egin behar dugu.

  4. Pentsatzen det intentsitate haundiko partidua izango dela.Puntuak sartzeko erraztasun handiko jokalariak dituzte. Jokalari  azkarrak, zein trebeak. Defentsan gogor egingo beharko dugu lan jokalari horiek kontrolpean izateko. Zihur nago hori lortzen badugu aukera asko izango ditugula partidua irabazteko.

 

Ander Otaegi (Emakumezkoen Kadeteak)

  1. Txapelketa prestatzeko aste hauek oso intentsuak izan dira. 7 aste izan ditugu 12 jokalariko selekzioa ixteko eta nahi genituen kontzeptuak lantzeko. Denbora gutxi eta lan asko egiteko, baino gustura ibili gara. 18 neskekin hasi ginen lanean eta esan behar da nesken inplikazioa bikaina izan dela. Beti kostatzen da igande arratsaldeetan entrenatzera joatea, baina neskek ez dute hutsik egin. 5 entrenamendu eta 2 partidu amistoso izan ditugu txapelketa prestatzeko eta orokorrean gustura gaude egindako lanarekin.

  2. Txapelketako helburua garbia da: disfrutatzea eta esperientzia hau aprobetxatzea. Euskadi-Nafarroako txapelketa bat jokatzea aukera bikaina da eta uste dugu neskek aukera hau baloratu behar dutela. 
    Jokoari dagokionez, txapelketaren prestaketan landutako joko bizia ikusi nahi dugu bi partidu hauetan. Taldea gogotsu dago eta ziur gaude partidu onak burutuko ditugula. 
    Eta azken helburua, ez dugu gezurrik esango, irabazten saiatzea da. Zaila izango da eta hori lortzeko gauza asko egin beharko ditugu ondo, baina horretan ahaleginduko gara.

  3. Aurrez esan bezala, talde oso intentsua izan nahi dugu. Joko bizi eta alaia burutzea da gure helburua, erritmo oso azkarrean jokatu nahi baitugu. Defentsa agresiboa, momentu oro aurkarien gainean, 40 minutuz intentsitate oso altua mantentzea izango da gakoa. Eta behin baloia berreskuratuta, ziztu bizian irten nahi dugu erasora. Kontraerasoak, trantsizio azkarrak, hiruko jaurtiketak… hori da gure jokoa, oso dinamikoa.

  4. Partido zaila, horrelako txapelketetan ez baitago partidu errazik. Araba gauzak oso ondo egiten ari da azken urteetan eta ziur asko kostatuko zaigula partidua ateratzea. Partiduaren lehen minutuak oso garrantzitsuak izango dira. Hasieratik, nerbioak alde batera utzi, eta gure joko erritmoa inposatu behar dugu. Hau egitea lortzen badugu, ziur partidu ona egingo dugula eta gauzak ondo irtengo zaizkigula. 

 

Oraitz Garcia (Emakumezkoen Infantilak)

  1. Aste interesgarriak eta intentsoak izan dira, baina ederrak aldi berean. Niretzat hautatzaile nagusi bezala lehen esperientzia izan da, horrek sortzen duen urduritasun eta presio puntuarekin, aurrez Yon Gonzalezekin junior mailako selekzioan laguntzaile izateko zortea izan nuen; eta Enara eta Borjarentzat esperientzia berria izan da eta iazko teknifikazio saioen ostean bagenuen gogoa taldea hartu eta gure ideietan oinarrituta saskibaloia erakustekoa neskei. Igande intentsoak izan dira, lan askokoak, ideiak barneratzen joatekoak, azkar pasa diren arren konfiantza dugu taldean eta nahiko argi dute nondik eta nola jokatu nahi dugun.
    Prestakuntzaren hasieran infantil mailako ligak oraindik ere hasiak gabe zeudenez, 32 jokalariko lehen deialdi batekin ekin genion eta pixkanaka joan gara urratsak ematen azken 12ekin geratu arte. Ez da batere lan erraza izan, beti geratzen da hautaketa ona egin ote duzunaren duda izpi bat airean, baina gu oso pozik gaude gure taldearekin, hautatutako 12 jokalariekin, lan bikaina egin dute, zoriontzekoa da bai azken 12on lana eta baita bidean zehar geratu diren beste 20na ere, guzti horien ilusio eta indarrarekin goaz Balmasedara, ahaztu gabe Borja eta Enarak emandako laguntza eta egindako lana, beraiek ondoan izan ditudala errazagoa izan da dena.

  2. Txapelketari gogotsu heltzen diogu. Badugu gogoa txapelketa bizi eta jokatzekoa. Lan polita egin dugu eta hori islatzen saiatuko gara zelaian. Emaitzen gainetik, neskek esperientziarekin gozatzea nahi dugu, txapelketarekin eta saskibaloiarekin. Oraindik ere ibilbide luzea dute aurretik eta asteburu honen oroitzapen onarekin geratu daitezela bilatzen dugu, urte batzuen buruan infantil mailako txapelketaz oroitzapen on bat izan dezatela nahi dugu. Irabaztearen ametsa beti dago hor, baina ez da helburu nagusia guretzako, partiduetan 40 minutuetan dena eman eta lehiatu, gero saskibaloiak esango digu non gauden.

  3. Talde borrokaria izan nahi dugu, amore ematen ez duena, segunduz segundu lehiatuko duena. Hasieratik saiatu gara ideia hori barneratzen jokalariei. 12 jokalari eta 12 gerlariren bila ibili gara eta horiek topatu ditugu. Ez ditugu besoak jaitsi nahi, “gerrarako” prest goaz. Lehiakortasuna gidari hartuta erritmo handiko partidu gogorra planteatu nahi dugu, defentsan sendo egonda, aurkariaren erasoan dudak sortzea bilatuz eta ahal den heinean bizi jokatzea erasoan. Argi dugu, irabazi nahi digunak, zelaian eta jokoan erakutsi beharko duela gu baino hobea dela, ez da izango gu baino gogo gehiago jarri duelako.

  4. Horrelakoetan egoeraren berezitasunak beti ematen du urduritasun puntu bat, oraindik ere hazten ari diren jokalariak dira, ez dituzte horrelako partidu asko jokatu eta argi dago urduritasuna hobekien kudeatzen duen taldeak lortuko duela finalerako txartela. Ez dugu partidu erraza espero, ideiak argi izatea garrantzitsua izango da eta partiduaren erritmoa guk eramatea izango dugu helburu nagusi, guk nahi dugun partidu mota jokatzea. Horretaz gain, partidu polita eta ikustea gustatzen den horietakoa ateratzen bada, primeran, baina aurrez esanda guk neskak dena ematen ikusi nahi ditugu eta partidua amaitzean irribarrea izan dezatela ahoan, hori lana ondo egin dugunaren seinale izango baita.

 

Yon Gonzalez (Gizonezkoen Infantilak)

  1. Prestakuntza ondo joan da. Gogo askorekin ekin genien entrenamenduei eta pixkanaka pixkanaka zelai gainean erakutsi nahi dugun joko mota astez aste finkatzen joan gara. Egunetik egunera kimika hobea daukagu entrenatzaile eta jokalarien artean. Ez dakit zelaian zer gertatuko den baino seguru nago oso ondo pasako dugula.

  2. Txapelketari ilusioz eta gogotsu ekingo diogu. Iruditzen zait momentu onean iritsiko garela. Gure helburua jokalariek hazten jarraitzea da. Esperientzia konpetitibo hontaz ahalik eta gehien ikasi dezatela eta pertsona/jokalari formakuntzan etapa garrantzitsu bat izatea. Beti dago zerbait ikasteko.

  3. Oso talde erasokorra izan nahi dugu. Arriskuak hartu nahi ditugu eta zelai gainean ondo pasa nahi dugu. Zelaia zabaldu eta jokalari guztiei aukerak eman nahi dizkiegu. Irrifar batekin egon nahi dugu kantxa gainean momentu guztietan.

  4. Partidu oso zaila izango da. Prestakuntzaz gu baino aurretuago etorriko direla iruditzen zait. Hala ere urduritasuna hobetoen kontrolatzen duen taldeak, asko irabazita izango du. Lasai atera nahi dugu kantxara. Hori lortzen badugu, aurrera pauso handia emango dugu.

 

Zorte on lauei!!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.