#EUSKNAF18: Gure selekzioak final guztietan

#EUSKNAF18: Gure selekzioak final guztietan

Ezinhobea. Gipuzkoak Euskadi eta Nafarroako txapelketako kadete eta infantil mailetako final guztiak jokatuko ditu larunbata borobil baten ostean. Lau garaipen, kadeteak Arabaren aurka eta infantilak Nafarroaren aurka, beraz gure selekzioak txapeldun izateko pausu batera uzten ditu. Beraien aurkaria, lau finaletan, Bizkaia izango da. 

Mota guztietako garaipenak izan ziren. Infantilen kasuan lehen laurdenetik bideratutako garaipenak, gizonezkoen kadeteen kasuan borroka handia, geroz eta zailagoa jartzen zitzaielarik garaipena eta azken segunduetan sufritzea tokatu zitzaielarik, eta emakumezkoen kadeteenak epikaren esentzia izan zuen.

Minutu 1 eta 38 segunduren faltan, Gipuzkoak, atzetik egon zena markagailuan neurketa osoan zehar, hiruko bat jaso zuen kontran, markagailua 51-58 jartzen zuelarik. Ez zen errenditu, 19 segunduren faltan Gipuzkoak bi jaurtiketa libre huts egin zituen 54-58 zela markagailua. 10 segunduren faltan Gipuzkoa bi puntura jarri zen, 56-58, baina defenditzea tokatzen zitzaion. Ez zen errenditu, eta horrela iritsi zen jaurtiketa libreen jokoa eta bertan, Judith Navarrok leia luzapenera eraman zuen. Bertara, Ander Otaegirenak pletoriko iritsi ziren. Arabak ez zuen saskiratzeko aukerarik izan minutu bat baino zerbait gehiago geratzen zen arte, 68-61. Gipuzkoa finalean zegoen. (Kontsultatu hemen neurketako estatistikak). 

Bukaeraraino lan egitea tokatu zitzaion gizonezkoen kadeteen taldeari ere. Jon Mendiluzenek lehen laurden zoragarria burutu zuten Aitzon Languilla bikain baten eskutik (19 puntu atsedenaldian). Hirugarren laurdena zentzu berean hasi zen, eta Gipuzkoak garaipena bideratua zuela zirudien. Ez zen horrelakorik gertatu. 

Hirugarren laurdenaren erdialdeko 49-31 markagailua murrizten joan zen protagonista nagusi baten eskutik, Hugo Arbosa, 25 puntu sartu zituelarik. Bere eskutik Araba diferentzia murrizten joan zen 10 puntura jarri zelarik 3 minutu falta zirenean. Gipuzkoak iraun egiten zuen baino 10 puntuko diferentzia murriztean Araba handitu egin zen. Lehenik 8 puntura (75-67). Bostera (75-70), hirura (75-72) … Peru Murguiondoren bi jaurtiketa librek markagailu iraulketa saihestu zuten 77-76. Gipuzkoak lautik laukoa lortu zuen hala. (Kontsultatu hemen neurketako estatistikak).

Kadeteek lautik laukoa lortzen zuten horrela sufrimendu askorekin. Infantilek erraz lortu zuten haiena. Gizonezkoen selekzioak Nafarroaren aurkakoa erritmo handia eta presio handiko defentsa baliatuz bideratu zuten lehen minututik. Errotazio asko eginez, Yon Gonzalezenek neurketa hasieratik hautsi zuten (23-10, lehen laurdena). Atsedenaldiko 41-19 ko markagailuak finalerako pasea patrikan uzten zuen. Gureek bukaerara arte lanean jarraitu zuten eta garaipen bikain bat lortu zuten 83-51. (Kontsultatu hemen neurketako estatistikak).

Antzeko gidoi bat jarraitu zuten emakumezkoen infantilek haien finalaurdenekoan. Lehen laurdeneko 21-5eko markagailua erabakigarria izan zen, hala ere jokalari nafarrak ez ziren errenditu eta bigarren eta laugarren laurdenetako partzialak irabaztea lortu zuten. Edonola, garaipena ez zen arriskuan egon Oraitz Garciaren jokalarientzat, taldea moementuoro mugimenduan eduki zuena. 51-39. (Kontsultatu hemen neurketako estatistikak).

Lautik lau. Bizkaiak goizean lortu zuena lau garaipen sendorekin. Goi mailako lau final datorzkigu. Hauxek ordutegiak:

  • 16.00, Oliten: emakumezkoen infantilen finala.
  • 16.00, Blamasedan: gizonezkoen infantilen finala.
  • 18.00, Oliten: emakumezkoen kadeteen finala.
  • 18.00, Balmasedan: gizonezkoen kadeteen finala.

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.