Partiduen aurretikoa, 9. astea: Emakumezkoen lehen mailako sailkapenaren buruan leia

Partiduen aurretikoa, 9. astea: Emakumezkoen lehen mailako sailkapenaren buruan leia

Emakumezkoen lehen mailak astebukaerako leia erakargarrienetakoa dakarkigu. Liderra den Txintxu Gozotegia ISB-k  (4-0), Antigua Luberri (3-1) bixitatuko du Benta Berrin larunbatean 18.00etan, bere jarraitzaile gertuenetakoa. Etxekoek irabazi ezkero, lider aldaketa egon daiteke Ostadar SKT -ren (4-0) alde, azken hauek Eskoriatza (1-3) garaitzea lortzen badute Lasarten. Sailkapenaren beheko aldean, Goierri Ayma eta Bera Bera Gros nor baino nor arituko dira, haien lehen garaipenaren bila. (Argazkia: Luis García). 

Gizonezkoen lehen mailan, Mekalki Aloña Mendik (6-0) porrotik jaso gabeko talde bakarra orain artean, Cafes Aitona Askatuak (2-4) jasoko du larunbatean 16.00etan Oñatin. Jardunaldiak sailkapenaren beheko zatian dauden taldeen arteko leia ugari dakartza; Oiartzungo Saskilagunak (2-4) eta Take Orbela Tolosa (1-5) adibidez. Bestetik Atletico San Sebastian (4-2) eta  Hernani (4-2) no baino nor arituko dira sailkapenean goikaldean jarraitzeko asmotan. 

Gizonezkoen juniorretan, talde guztiek ezagutu dute porrota Mondragon Unibertsitatearen (7-1) aurreko asteko porrotaren ostean Goierri Gaestopasen (6-2) kantxan. Arrasatearrek, hori bai, lidergoa mantentzen dute eta Grupo EME Oiarso (0-8) bixitatuko dute. Urbycolan Hondarribia (5-1) eta Eskoriatza (5-1) nor baino nor arituko dira emakumezkoen juniorretan, liderra den Bera Bera (6-0) harrapatzeko asmotan, edo gutxienez gertu jarraitzeko asmotan, azken honek Take Redline Mekanika (0-6) bixitatuko du.

Emakumezkoen kadeteetan, Ordizia bere orain arteko martxa bikaina mantentzen saiatuko da, zortzitik zortzi, Ostadar SKT-ren (3-5) kantxan. Eskoriatzak, lehengo astean bere garaipenen markagailua estreinatzeko zorian egon zena (51-53 Atletico San Sebastianen aurka Andatzan), bere lehen garaipena bilatuko du Easo Alquileres Donostiren  aurka. Gizonezkoen kadeteetan, bestetik, Easo Mendaur (3-1) eta BKL Murumendi (3-1), Atletico San Sebastian Adarra (1-3) eta Iragaz ISB-ren (1-3) aurka arituko dira hurrenez hurren, kolidertzan daudenak asaltatzeko nahiean, edo gutxienez gertu geratzeko nahiean, Redline Mekanika Take (4-0) eta Erroibide CD Irun (4-0).

Kontsultatu hemen Jardunaldiko ordutegi guztiak: 
Emakumezkoena Lehen Maila
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Kadeteak
Emakumezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.