Saskibaloia eta baloreak: BKL-ren bostgarren laurdena

Saskibaloia eta baloreak: BKL-ren bostgarren laurdena

Beasaingo Antzizar polikiroldegian partidua bukatzen denan, oraindik laurden bat jokatzear geratzen da. Ospatu egiten da, ez da jokatzen, Kattalin tabernan, kiroldegitik 100 metro ingurura. Baloiak eta arbelak alde batera uzten dira eta odolki pintxoek eta freskagarri eta sagardo edalontziek hartzen dute protagonismoa. Txapelketak eta jokalarien arteko leiak alde batera utzi eta bi taldeetako jokalarien arteko, entrenatzaileen arteko eta epaileen arteko elkarrizketak eta barrek hartzen dute protagonismoa. Bostgarren laurdena da.

“Errubgyaren munduan urte batzuetan lanean egon naiz eta bertako hirugarren zatiak atentzioa deitzen ninduen” azaltzen du BKL taldeko kirol arduradunak, ekimen honen sustatzaileak, Gorka Nuñezek. “Oso kirol gogorra da, benetan min ematen diote elkarri, eta gai dira partidua bukatu eta deskonektatzeko, besarkada bat eman eta arerioari zerbait hartzera gonbidatzeko. Gainontzeko kiroletan berdina egin daitekeela uste dut, tokatzen denean leiatzera baino ondoren balore eta interes berdinak dituzten pertsonekin gozatzeko aukera egotea. Proposamena egin nuen, eta guztiei ideia ona iruditu zitzaien, beraz ekimen hau aurrera daramagu”.

Aurreko larunbatean laugarren aldiz ospatu zen bostgarren laurden hau. Arerioen taldeen artean ekimena oso positiboki hartu da. “Zein ondo egiten duten Beasainen!” dio Raul Narros, Megacalzado Ardoi taldeko entrenatzaileak, arri BKL taldearen azken arerioak. “Taldearen eta publikoaren arteko giro onaz gain, horrelako iniziatibak aurrera eramatea ausartzen dira kanpoko taldea etxean bezala sentiarazteko. Eskerrak besterik ezin ditugu eman”.

“Bateren batek etxean jokatu behar dugun partidua Beasainen jokatzea proposatu du”, dio irrifartsu Gorka Nuñezek. “Nahiz eta orain iniziatiba hau ezagunagoa den sare sozialetan asko agertu delako, hasieran kanpoko taldeak asko harritzen ziren. Harrera bikaina izaten ari da”.

Bostgarren laurdeneko beste protagonista handi bat epaile kolektiboa da. “Oso ekimen positiboa da”, dio Eder Rebollok, Antzizarren jokatu zen lehen partiduan epaile lanak egin zituenak. “Garena bezala baloratzeko balio duen iniziatiba da, hau da, kirolariak. Kantxan gertatzen den guztia bertan geratu behar da, eta kantxatik kanpo sozializatu eta elkar ulertu behar dugu. Saskibaloiaren munduan transmititu nahi ditugun baloreak hauexek dira, eta ekimen hauek horretara laguntzen dute”.

“Guretzat oinarrizkoa zen haiek egotea”, dio Gorka Nuñezek. “Guzti honen zati garrantzitsua dira eta horrela sentiarazi nahi ditugu. Hasieran zalantzaren bat eduki zezaketen, agian eztabaidetarako leku bezala ikusi zezaketelako, senidetasunerako leku beharrean, baino inola ere ez. Bat gehiago dira eta giroa oso lasaia da”.

Aurreko larunbatean BKL taldeak garaipena lortu zuen, baino Bostgarren laurdeneko aurreko edizioetan, emaitza kontrakoa izan zen. “Batez ere momentu horietan da horrelako ekimen batek garrantzia handiagoa duen momentua. Neurketa bat ondo jokatuz irabazten duzunean erraza da atsegina izaten eta humore ona edukitzen. Benetan meritua duenean galdu duzunean da, edo bukaeran saskiratze bat sartu dizutenean, … Oneraino esaten jakin behar da, orain pintxo batekin eta garagardo batekin gozatzera, duela minutu gutxi batzuk arte arerioak zirenekin eta orain lagun bilakatu direnekin. Eta, benetan, funtzionatzen du. Oso interesgarria izaten da ikustea nola aldatzen duen txip-a jendeak eta oso gustora egoten den”.

“Bi alderdi ditugu: kirol alderdia eta alderdi hezigarria”, gehitzen du. “Oinak lurrean ditugu, Beasaindik ez dira ACB mailan jokatzeko jokalariak aterako, edo bai, baino horrek ez du helburu izan behar, ez delako ohikoa. Gureak kirolak duen alderdi hezigarriarekin zerikusia eduki behar du, baloreak jasotzen laguntzen zaituen alderdia eta bizitzan erabilgarriak izango diren baloreak erakusten dizkizuna: konpromezua, lana, elkarkidetza. Uste dut ekimen honek kirola eta txapelketa diren bezalakoak ikustaraziko dituela, amankomuneko ekintza bat norbaitekin partekatzeko eremu bat; bestela beste taldeak ezin du jokatu. Ideia gizonezkoen seniorrekin aurten egitea da, proba moduan, baino datorren urterako helburua klubeko talde guztiekin egitea da”.

“Bostgarren laurden hau ezingo litzateke posible izango Kattalin tabernaren laguntzarik gabe, oso ondo portatzen ari direnak. Olano harategiaren laguntzarik gabe ere ez litzateke posible izango, bere Beasaingo odolkiekin. Milaesker haiei, bestela gastuak ezinezkoak izango lirateke taldearentzat”.

Barne hezigarritasun programa
Bostgarren laurdenaz gain, BKL taldeak haien entrenatzaileentzat formakuntza kurtso bat proposatu du. “400 inguru jokalari ditugu” azaltzen du Gorka Nuñezek. “Gipuzkoan erreferentziazko talde bat izateko oinarrizkoa badaukagu, eta hori da nahi duguna. Horretarako formakuntza estruktura bat eta jokatzeko moduen estruktura bat sortzen ari gara. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu entrenatzaileei barne hezkuntzako plan bat eskeintzea, federazioak ondo egiten duna iada, baino haratago oraindik, eduki desberdinekin. Dagoeneko hiru mintzalagun eduki ditugu, Jon Txakartegi, Xabier Chico eta Iñaki Jimenez. Jokatzeko BKL modu bat eduki nahi dugu, eta hori ezagutzera eman. Helburua gure eskolan sartu eta seniorretara iristen den gure jokalari batek ikaste prozesu bat edukitzea da, adin bakoitzerako egokitutako eduki eta helburuekin”.

“Hurrengo hizketaldia, abendukoa, nerea izango da, teknikotik taktikorako pausuarekin”, aipatzen du. “Eta urtarrilean Txus Brizuela etorriko da, jaurtiketaren inguruko ikasketa eta entrenamenduaren inguruan arituko dena. Hilabete bakoitzean gutxienez, kalitatezko hizketaldi bat eskeini nahi dugu gure entrenatzaileentzat. Oso prozesu luzea dugu aurretik, baino argi dugu denok bide horretan jarraitu nahi dugula BKL klub indartsuagoa bilakatzeko”.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.