Jardunaldia: Txintxu Gozotegia ISB sendo emakumezkoen lehen mailan
Txintxu Gozotegia ISB (8-0) izan zen garailea lidergoa jokoan zegoen neurketan emakumezkoen lehen mailan. Azpeitiarrek 83-48 garaitu zuten Cafes Aitona Askatuak (6-2) taldea, lehen laurdenean hautsi zuten neurketan, 23-8 eta gainontzeko minutuetan abantaila handiagotzen jakin zuten neurketan. Ostadar (7-1) geratu da jarraitzaile nagusiena bezela, Bera Bera Gros (1-7) garaitu ostean. (Argazkia: Ostadar Saskibaloia)
Lidergoa jokoan zegoen beste neurketa gizonezkoen kadeteetan eman zen, kasu honetan, azken momentuan erabaki zen garailea. Redile Mekanika TAKE (8-0) taldeak, puntu bakar bategatik garaitu zuen Easo 04 Mendaur (6-2) taldea 47-48. Etxekoak ziren nagusi 19-12 lehen laurdenaren amaieran, baino kanpokoak minutuz minutu, pausuz pausu diferentzia murrizten jakin zuten garaipena lortu arte.
Gainontzeko kategoriatan, gizonezkoen lehen mailan, neurketa ikusgarri bat aipatu behar da, DKS (2-8) eta Bosteko Irauli (6-4) taldeen artean. Lehenengoak sorpresa ematear egon ziren, baino bi luzapenen ostean, Bostekok gailentzea lortu zuen 83-87. Inar Optika ISB (8-3) taldeak, meritu handiko garaipena lortu zuen emakumezkoen juniorretan, larunbatera arte kolidertzan zegoen Urbycolan Hondarribia (8-2) taldearen aurka; 53-48 izan zen azken markagailua eta honek, Bera Bera (9-1) uzten du lidergoan.
Gizonezkoen juniorretan, kolidertzan diren Mondragon Unibertsitatea (10-1) eta Easo Adarra (10-1) taldeak sendo jarraitzen dute; Cafes Aitona Askatuak (4-8) eta CD Internacional (3-8) garaitu zituzten. Bitartean, Ordiziak 12. garaipena lortu zuen 12. jardunaldi hontan emakumezkoen kadeteetan Alkideba Ointxe (7-5) garaitu ostean.
Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak:
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak