#EUSKNAF18 Gipuzkoa hirugarren emakumezkoetan eta gizonezkoak luzapenean galtzaile
Mini selekzioek Murgian jokatu diren Euskadiko eta Nafarroako txapelketetan parte hartzea amaitu dute hirugarren postu eta laugarren postu batekin. Emakumezkoak finalaurrekoetan jasotako porrotetik berregin dira eta Araba 64-47 menderatu dute. Gizonezkoek ordea, garaipena berriro ere gertu eduki dute, finalaurrekotan gertatu zen bezala, baina luzapenean 67-62 galdu dute Arabaren aurka.
Ion Ormazabalen mutilek neurketa hasieratik menperatu dute eta hala izan da lehen lau lardenetan. Defentsa onak eta trantsizio azkarrak erabiliz, Gipuzkoak markagailua agindu du hasieratik (8-18) 32. minutura arte 34-43. Arabak gureen ihesaldi saiakerak aguantatu ditu, eta azken bi laurdenetan eta bosteko handiago batekin, markagailua iraultzea lortu du.
Bukaerarako sei minutu falta zirenean, Arabarrak aurretik jarri dira (48-47). Gipuzkoak azken minutuan agintea berreskuratu du (51-53) baina, emozioz beteko joan etorri batean, Arabak neurketa luzapenera eramatea lortu du, eta bertan, garaipena eskuratu du (66-62). Ormazabalen mutilak berriro ere garaipenetik hurbil geratu dira lan bikaina egin ostean. Kontsultatu hemen neurketako estatistikak.
Susana Rodriguezen neskek, bestalde,finalaurrekoetan eramandako atsekabeari buelta eman eta hirugarren postua lortu dute Araba menperatuz. Neurketa eder batean, bi taldeak erasoko jokoan eraginkor aritu dira, eta saskibaloi ona jokatuz gainera; gureek aurre hartu dute atsedenaldia baino lehen (26-34).
Laugarren laurdenean iritsi da momentu erabakiorra. Defentsa on bat baliatuz, Gipuzkoak aurkarien erasoko jokoa desktibatu du eta 2-10 eko partziala lortu du; honek neurketaren azken zatia aurretik ekitea baimendu dio (31-46). Araba ez da errenditu eta partiduan sartu da berriro azken minutuetan, baino gureek abantaila mantentzen jakin dute bukaerara arte, horrela saria lortuz neurketa bikain batean. Kontsultatu hemen estatistikak.