Gipuzkoa Basket eta Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak elkarlan akordio berri bat sinatu dute
Gipuzkoa Basket eta Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak elkarlanean jarraitzen dute. Nekane Arzallus eta Mikel Lekaroz-ek kluba eta erakundea lotuko duen akordioa sinatu dute Donostia Arenan.
Hitzarmenaren helburu nagusienetakoa entrenatzaileen formakuntzan laguntzea da. GBC-k Federazioaren eskura jarriko ditu bere teknikariak klinik bat antolatzeko eta Endesa Ligako partidu baten prestakuntza ezagutzeko aste batez entrenatzaile gipuzkoarrei bere entrenamenduak irekiko dizkio.
Honetaz gain, GBC-k eta Gipuzkoako Federazioak minibasket-aren eguna antolatuko dute. Parte hartu nahi duten neska-mutil guztiei irekia egongo den ekimen honen eguna zehaztear dago oraindik, baina denboraldia amaiera aldera izatea espero da.