Partidu aurretikoak: leia zuzenak sailkapenen goikaldean kategoria desberdinetan

Partidu aurretikoak: leia zuzenak sailkapenen goikaldean kategoria desberdinetan

Astebukaera honek leia garrantzitsuak dakarzkigu gipuzkoar ligetan. Emakumezkoen lehen mailan, Ostadar SKT (10-2) eta Cafes Aitona Askatuak (9-3) leiatuko dira bigarren postua jokoan egongo delarik larunbatean (18.00) Lasarte-Orian. Urretxun, Goierri Ayma (3-9) eta TAKE (4-8) nor baino nor arituko dira sailkapenaren beheko aldetik aldentzeko nahiarekin. Gizonezkoen lehen mailan, liderra den Mekalki Aloña Mendi (12-2), beti zaila izaten den Santo Tomas Azkune (9-5) taldearen kantxa bixitatuko du gaur arratsaldean, donostiarrak sailkapenaren goiko postuetara hurbiltzeko nahiarekin egongo dira. Sailkapenaren beheko aldean, Errotaundi Okindegia ISB (6-8) taldeak beheko aldetik urruntzeko garaipen bat bilatuko du DKS (3-11) taldea bixitatuz. 

Emakumezkoen juniorretan, Urbycolan Hondarribia (10-2) lidertza mantentzen saiatuko da (garaipen bateko aldea dauka hiru jarraitzaileekiko) Benta Berrin Bera Bera Albistur (3-9) taldearen aurka. Hondartzan, Ama Guadalupekoa Ikasbasket (9-4) taldea bigarren postura salto egiten saiatuko da Goierri Gaestopas garaituz (10-3) gizonezkoen juniorretan. Liderra den Easo Adarra (13-0) laugarren sailkatuaren aurka arituko da, BKL Usurbe (8-5).

Easo AECC (11-2) eta Bera Bera (11-3) taldeek norgehiagoka erakargarria jokatuko dute emakumezkoen kadeteetan. Bi taldeak daude bi liderrengandik garaipen batera, Cafes Aitona eta Goierri Oxykor (12-2), Grupo EME Oiarso (7-7) eta Ostadar SKT (6-8) jasoko dituztenak hurrenez hurren. Gizonezkoen kadeteetan, Ordizia (6-4) eta Iragaz ISB (5-5) taldeek hirugarren postua jokoan jarriko dute. Liderra den Easo 04 Mendaur (9-1) taldeak, daukan abantaila mantentzen saiatuko da Grupo EME Oiarso (3-6) garaituz, Erroibide Irun (8-2) gertutik jarraika duelarik. 

Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegi guztiak:
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.