Dario Brizuela, Gigante saria progresio handienari
Dario Brizuelak atzo progresio handienari ematen zaion Gigante saria jaso zuen izen bereko sakibaloiko aldizkari ospetsuak ematen dituen sarietan. 24 urte ditu Estudiantes taldeko eskolta donostiarrak, Easo taldean formatua izan zena, eta denboraldi bikaina burutzen ari da. Endesa ligako bigarren saskiratzaile nagusia da 15,3 puntuko bataz bestekoarekin, eta zortzigarrena da balorazioen ranking-ean 14,3 punturekin, gainera espainiako selekzioarekin bikain aritu da ere.
Beraz merezitako onarpena da jokalariarentzat. ZORIONAK DARIO!