Berdintasuna mantentzen da sailkapenaren goikaldean emakumezkoen kadeteetan

Berdintasuna mantentzen da sailkapenaren goikaldean emakumezkoen kadeteetan

Ez zen ezustekorik egon gizonezkoen juniorren mailan, ezta emakumezkoen kadeteen mailan ere, astebukaeran deskantsatzen ez zuten bi kategoria bakarrak gipuzkoako ligetan. Goierri Gaestopas taldeak liderraren, Easo Adarra, atsedenaldia aprobetxatu zuen garaipen batera kokatzeko Grupo EME Oiarso gainditu ostean. Sailkapenaren erdialdeko leia zuzenean, Ama Guadalupekoa Ikasbasket taldeak, Cafes Aitona Askatuak gainditu zuen 60-45, hondarribiarrek neurketa azken laurdenean erabaki zutelarik (17-5 eko partziala). 

Emakumezkoen kadeteetan, Goierri Oxykor taldeak Bera Bera gainditu zuen, ,laugarren sailkatua, 68-46, bigarren laurden bikaina baliatuz, (34-10). Urretxuarrak kolidertzan diren hirukotean jarraitzen dute Cafes Aitona Askatuak eta Easo AECC taldeekin batera, Zast Zarautz ZKE (68-49) eta Easo Alquileres Donosti (68-28), garaitu ostean urrenez urren.

Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.