Onintza Adurizek profesional mailako saskibaloiari agur esan dio
Gure saskibaloiko jokalari onenetako batek, Onintza Adurizek, saskibaloi profesionala utzi egingo duela esan zuen atzo. La Perlan egin zen ekitaldian, han ziren Carmen eta A. Muguruza, taldeko jokalariak, klubeko jendea eta familia eta lagunak; donostiako aleroak, 28 urtekoak , ezin izan zituen malkoak eutsi. Hamar urteko ibilialdia atzean uzten du (282 neurketa) IDK Gipuzkoarekin, haietako sei gorengo mailan, non beti eredugarria izan den bai kantxa barruan, eta baita kanpoan ere.
“Oso erabaki zaila izan da, baino azkenean konbentzitua hartu dut, zoriontsu eta momenturik onenean” azaldu zuen. Onintzak bere hasierak gogoratu zituen Jesuitinas ikastolan eta Bera Beran eduki zuen formakuntza 2009an IDK Gipuzkoan hasi aurretik. “Klub honek bakarra izateko hiru ezaugarri dauzka: etxeko jendearengatik egiten du apostu, bizitza pertsonalak eta profesionalak aurrera eramaten baimentzen ditu eta jokalariez gain, pertsonak aukeratzen ditu. IDK taldearen benetako ADN-a hori da”. Onintzak lagun asko izendatu zituen, entrenatzailea Eva Gonzalez, geroz eta gehiago diren zaleak, zuzendaritza, eta Azu Muguruza “nigan beti eduki duen konfidantzagatik eta amesten ez nuen jokalaria bilakatzen laguntzeagatik”
Entrenatzaileak hitz politak eduki zituen bere jokalari ohiarentzat. “Harro egotekoa da neskatxa bat jokalari eta pertsona bihurtzen ikustea berak egin duen moduan. Nire barnean utziko duena jokalari bat baino gehiago da, harantzago doa”. Carmen Muguruzak Onintzarengan daukan maitasuna ere adierazi zuen, nabarmenduz “bere konpromezua, leialtasuna eta bere kriterioa kantxan eta kantxatik kanpo. Eskerrikasko gure baloreak irudikatzeagatik”.
Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik Onitza zoriontzen dugu ibilbide eredugarriagatik eta eskerrak ematen dizkiogu baloia lehenengo aldiz hartzen duten umeentzako non begiratzeko ispilu izateagatik. Onena opa dizugu zure etapa berrian!