Easo 16 onenen artean eta Ointxe, Espainiako junior txapelketen final zortzirenetatik pauso batera

Easo 16 onenen artean eta Ointxe, Espainiako junior txapelketen final zortzirenetatik pauso batera

Easo Begitek eta Electro Alavesa Ointxe Araski taldeek Espainiako juniorren finaletako partaidetza amaitu dute . Donostiarrak bikain jardun dira, final zortzirenetarako txartela lortuz eta 15. postuan bukatuz. Ointxek bestetik, bukaerara arte borrokatu zuen multzoko hiru neurketatan, lau serie buruz osatua zegoen multzoan, baina ez zuen kanporaketetarako sailkapena lortu, lehen fasean etxera bueltatuz (Argazkiak: Easo SBT eta Ointxe).

Iosu Alberdik zuzendutako mutilek hiru garaipen eskuratu zituzten multzoetako fasean. Lehen laurden bikain bat izan zen garaipena lortzeko giltzarria (10-21) Peñas Huescaren aurkakoan debut egunean (47-58); neurketa zaila izan zen baina Easoren defentsa bikain jardun zen. Gidoi antzekoa izan zen Sanchez y Murcia Albacete (74-65) taldearen aurka. Donostiarrek lehen zati bikaina jokatu zuten (44-25, atsedenaldian) eta nahiz eta arerioak susperraldia eduki zuen azken laurdenean, final zortzirenetara sailkatzen zuten garaipena eskuratzen jakin zuten  zeukaten abantailarekin jolastuz. Lehen postua patrikan zutelarik, Iosu Alberdirenek bikain jokatu zuten hirugarren jardunaldia 55-100 gaindituz ABQ Calahorra taldea.  

Movistar Estudiantes boteretsua zegoen zai final zortzirenetan. Easo Begitek nor baino nor gehiago jokatzen saiatu zen saskibaloiko harrobirik onenetakoa daukan taldearen aurka lehen laurden bikain batean (15-13). Kolegialen erantzuna bigarren laurdenean iritsi zen. Iosu Alberdirenek zeukaten guztiarekin borrokatu zuten neurketaren barruan mantentzeko (40-33, atsedenaldian), baino bigarren zatian, madrildarrek gauzak bere tokian jarri zituzten eta garaipena eskuratu zuten (78-54).  Porrota horrekin, Easo Begitek taldeak txapelketa bikain bati amaiera eman zion. 

Electro Alavesa Ointxe taldeak, bestetik, garaipenen bat lortzetik gertu geratu zen, eskuratu ezkero, final zortzirenetarako sailkatuko litzateke. Lehen bi neurketak edozein aldetara eror zitezkeen. Debut egunean Cerdanyola taldearen aurka, Ointxek neurketa dominatu zuen azken laurdenera arte, kataluniarrentzat abantaila minimoarekin iritsi ziren (38-39), eta azken minutuetan erabaki zen neurketa. Antzeko zerbait gertatu zen bigarren jardunaldian Aradeva Teneriferen aurka, baina kasu hontan Ointxe 45-37 gailentzen zen azken laurdenaren hasieran; Kanariarrek azken laurden bikaina jokatu zuten 30 puntu saskiratuz eta garaipena eskuratuz 61-67. Porrotekin kikildu ordez, Ointxe taldeak estu hartu zuen Valencia Basket taldea hirugarren jardunaldian, hauek 66-59 gainditu zuten Ointxe bukaeran. 

Easo eta Ointxe taldeak zoriondu nahi ditugu txapelketa hauetan egindako esfortzuarengatik. AUPA NESKA-MUTILAK!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.