Hiru talde gipuzkoarrek EBA mailarako igoera bilatuko dute astebukaera hontan Azkoitian.
EBA mailara igoera txartela emango duen lauko finala astebukaera hontan jokatuko da Azkoitian. Hiru neurketa ikusgarri izango dira, kutsu gipuzkoarra daukan fasean. Borrokan arituko diren lau taldeetatik hiru gure lurraldekoak dira, eta Ulacia Grupo ZKE taldeari gehitu nahi zatzaie igoeran.
Disdira Bitxitegia ISB eta Atletico San Sebastian taldeak arituko dira nor baino nor lehen finalaurrekoan, larunbatean 16.00etan. Etxekoak zuzeneko igoera lortzeko pausu bakar batera geratu ziren, Ulacia taldearen garaipen berdinak zituztelarik, eta beraz, igoera lortzeko faborito nagusiak haiek dira, baino aurrean lehengo urtean finalean sartzea lortu zuen talde bat edukiko dute. Hernani Tecnun, lehengo urteko lauko finaleko garaileak, Tabirako taldea edukiko du arerio 18.00etan bigarren finalaurrekoan.
Bi neurketetako garaileak final handian arituko dira igandean (11.45etan). Jokoan, sari handi bat, igoera hain zuzen ere. Zorte on guztiei!