Atzera kontua: horrela iristen dira kadeteetako garaikurrerako hautagaiak

Atzera kontua: horrela iristen dira kadeteetako garaikurrerako hautagaiak

Easo AECC eta Cafes Aitona Askatuak taldeak leiatuko dira larunbata hontan Usabalen emakumezkoen kadeteetako garaikurraren leian. Erroibide C.D. Irun eta Easo 04 Mendaur taldeak gizonezkoetan. Paperaren gainean oso berdinduak izango diren bi leia. Espektakulua ziurtatua dago. 

Easo AECC eta Cafes Aitona Askatuak taldeek izan dute leia denboraldi hasieratik ikusgarria izan da. Bi taldeek bukatu zuten fase erregularra 21 garaipenekin eta 3 porrotekin, baino Easok lortu zuen haien arteko bi leiatan garaipena. Lehena oso itxia izan zen, 33-26 izan zen markagailua. Bigarrena ez zen egokia izan bihotzeko arazoak dituztenentzat, 45-47. Hamar puntu baino gehiagoz inposatu ziren bi finalaurrekoen ostean, bi taldeak iristen dira finalean garaikurra begiz hartuta dutelarik. 

Erroibide C.D. Irun taldeak hamalau garaipen eskuratu zituen fase erregularrean gizonezkoen kadeteetan, Easo 04 Mendaur taldeak baino bat gehiago. Hori bai, zuzeneko leiatan, bakoitzak garaipen bat eskuratu zuten. Denboraldiko lehen jardunaldian, irundarrak 51-41 inposatu ziren, lehen laurdenean 28-2 ikusgarri bat lortu zutelarik. Bigarren leian, Easok txanpona itzuli zien irundarrei, 66-51 inposatuz (14-3 bigarren laurdenean). Erroibidek finalaurrekoa erraz gainditu zuen, Easok ordea gehiago sufritu behar izan zuen Atletico San Sebastian Andatzaren aurka. Berriro ere nork irabaziko duen jakitea zaila den final bat. 

Bi leia ikaragarri (09:45 emakumezkoen finala eta 11:30, gizonezkoena) finalen finalei hasiera emateko. Zorte on lauei! 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.