Atzera kontua: horrela iristen dira garaikurrerako hautagaiak juniorretan
Urbycolan Hondarribia, eta Inar Optika ISB neurtuko dira larunbata hontan Usabalen emakumezkoen juniorren finalean. Easo Adarra eta Zast Zarautz ZKE gizonezkoenean. Bi final ireki eta berdinduak garaikurra altxatzeko arrazoiak dituzten lau talderen artean.
Urbycolan Hondarribia taldeak sorpresa eman du finaletako faseetan gipuzkoako ligetan. Hondarribiarrek bostgarren amaitu zuten fase erregularra, 13 garaipen eta 7 porrotekin. Hortik aurrera, etxetik kanpo lortutako bi garaipen finalean sartzeko. Lehenengo Zarautzen 53-59. Eta finalaurrekoetan, ligako liderraren aurka, Easo Bankoa gainditu zuten (69-70), azken laurdenean lortutako markagailu iraulketa bati esker (19-29). Inar Optika ISB taldeak bestetik, bigarren amaitu zuen fase erregularra, Easo Bankoa taldearekin berdindua 16 garaipenekin. Final laurdenetan asko sufritu zuen Bera Bera Albisturren aurka (38-34), baino finalaurreko sendoa jokatu zuen Grupo EME Oiarsoren aurka (54-40). Leia ziurtatua dago.
Easo Adarrak iragarpenak baieztatu ditu, eta gizonezkoen fase erregularra menperatu ostean, 20 garaipen eta 4 porrotekin, finalera iritsi da finalaurrekoetan Caldereria CPK ISB sendotasunez gaindituz. Zast Zarautz taldeak ere, ligako bigarrena 18 garaipenekin, sakibaloi on bat jokatuz gainditu zuen BKL Usurbe finalaurrekoetan. Easo izan liteke faboritoa, baino adi! izan ere haien arteko azken neurketan, Zarautz izan zen garailea 48-63ko markagailuarekin.
Bi final zirraragarri txapeldun izateko gogo handiak dituzten lau talderen artean. Zorte on lauei!