Lehen graduko entrenatzaileen kurtsoak hastear Tolosan eta bigarren gradukoak Donostian
Udak beti izaten dira momentu egokiak gure entrenatzaileentzat beraien formakuntzarekin jarraitzeko. Gaur eta bihar artean hasiko dira gure lurraldeko bi kurtso nagusiak. Gipuzkoako Federakuntzak antolatzen duen lehen graduko entrenatzaileentzat kurtsoa Tolosan gaur asteazkenez hasten da eta uztailaren 14 ean bukatzen da. Bihar, osteguna, izango da bigarren graduko kurtsoarentzat txanda Donostian, Gipuzkoako eta Euskadiko Federazioek antolatua, eta uztailaren 20ean amaituko da.
Oñatiko lehen graduko kurtsoa 1ean hasiko da eta 2an izango da goi mailako kurtsoaren txanda Eibarren, luxuzko irakasleak edukiko dituena. Gipuzkoako Saskibaloi Federakuntzatik esperientziaz gozatzea eta asko ikastea opa diegu entrenatzaile guztiei.