Irene, Sara eta Maria Espainiako Selekziorekin jokatzeko hautatuak izan dira.

Irene, Sara eta Maria Espainiako Selekziorekin jokatzeko hautatuak izan dira.

Atzo FEBk argitara eman zituen udara honetarako U15 eta U19 selekzioak. Gipuzkoako saskibaloiarentzat albiste onak izan dira.

Irene Murua, Ointxe taldeko jokalaria, 15 urtez azpiko selekzioan parte hartzeko aurre-hautatua izan da udaran Grezian ospatuko den Adiskidetasunaren Txapelketa prestatzeko, Uztailaren 7tik 9ra.

Bestalde, Maria Eraunzetamurgil eta Sara Iparragirre, IDK Gipuzkoako jokalariak, aurre-hautatuak izan dira 19 urtez azpiko Munduko txapelketaren prestaketan lanean aritzeko. Txapelketa Uztailaren 22tik 30era jokatuko da Italian.

Gipuzkoako Saskibaloi Federaziotik jokalari eta klubak zoriondu nahi ditugu, egindako lanaz harro gaudela adieraziz eta, zorterik onena opa diegu.

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.