Altsasuko kanpusean txanda aldaketa
Neska-mutil infantilen kanpusa bukatu eta iritsi da txikienen txanda, alebinena.
Lehen aste honetan izandako lan giroa izugarria izan da Altsasun. Bertan izandako 40 neska-mutilek gogor entrenatu dute ikasteko eta gozatzeko gogo handia erakutsiz uneoro.
Orain alebinen txanda da. Hauek kanpusera ilusioz beterik iritsi dira eta ziur gaude saskibaloi egun ederrak biziko ditugula datozen egunetan.
GSF