Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak Batzar Orokorra ospatuko du
Datorren larunbatean, uztailaren 15ean, goizeko 10:30etan Beasaingo Igartza Jauregiak Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren Batzar Orokorra jasoko du.
Batzarrean, regional mailako ondorengo txapelketen zozketa burutuko da: Gizonezko Senior Probintziala (1. eta 2. mailak) eta, bai neska eta bai mutilen errendimenduko Junior eta Kadete kategoriak.
Gainera, Txapelketa Oinarrien eta Joko-Sistemen proiektuaren zuzenketak Federazioan aurkeztu beharko dira 2017ko uztailaren 7ko 13:00h baino lehen.
GSFtik Batzarrera etor daitezen animatu nahi ditugu bertan ordezkaritza duten guztiak, Beasainen uztailaren 15ean.
GSF