Jardunaldia: Lau liderrek ez dute hutsik egin emakumezkoen juniorretan
TAKE Orbela taldea dago lidergoan bakarrik gizonezkoen lehen mailan, astebukaera hontan berarekin zeuden bi taldeek porrotak jaso ostean. Tolosarrek Ordizia gainditu zuten 65-53, bitartean Atletico San Sebastian eta STL Azkune taldeek porrotak jaso zituzten CD Internacional (72-60) eta Oiartzungo Saskilagunak (78-67) taldeen aurka urrenez urren. Oiartzuarrek garaipen honekin bere lehen garaipena eskuratu zuten, Astigarragako Mundarrok bezela, Cafes Aitona Askatuak taldea gainditu zuena (34-53).
Gizonezkoen juniorretan, Cafes Aitona Askatuak Robota taldeak 102 puntu saskiratu zituen Goierri Gaestopas taldeari eginiko bixitan. Donostiarrak lidergoan daude Ama Guadalupekoa Ikasbasket taldearekin batera, bere hirugarren garaipena eskuratu zuena BKL Usurbe (75-56) taldearen aurka. Bitartean, lau liderrek (Zast Zarautz, Torrealday Asesores Hondarribia, Typo 90 Askatuak Russell eta Grupo Eme Oiarso) ez zuten hutsik egin emakumezkoen juniorretan eta sailkapenaren gorenean daude; jardunaldiko leia emozionateena Bera Bera eta Bera Bera Albistur taldeen artekoan izan zen (46-43).
Saski Axular, Erroibide Irun eta Ordiziak lidergoan jarraitzen dute gizonezkoen kadeteetan. Ordiziarrek garaipena jardunaldiko leia estuenean lortu zuten, Easo Raviolina taldea 61-63 gaindituz, eta 8 puntuko desabantailari buelta emanez azken laurdenean. Emakumezkoen kadeteetan, BKL Esparru, Ostadar eta Easo Lorea Gourmet taldeek lautik lau garaipen dituzte, Zast Zarautz (70-56), Alkideba-Ointxe (27-44) eta Hondarribia Ikasbasket (57-37) gainditu ostean urrenez urren (argazkia: Osatadar SKT).
Kontsultatu hemen jardunaldiko emaitza guztiak:
Gizonezkoen 1. maila
Gizonezkoen 2. maila
Emakumezkoen 2. maila
Gizonezkoen juniorrak
Emakumezkoen juniorrak
Gizonezkoen kadeteak
Emakumezkoen kadeteak
Euskal Ligak