Lehenengo jardunaldiak gure Euskal Ligako taldeentzat

Lehenengo jardunaldiak gure Euskal Ligako taldeentzat

Bi lehenengo Euskal Ligako jardunaldiak jokatu dira eta gure Gipuzkoako taldeak ondo hasi dira, oro har.

Easo Elkar Autocares-ko mutilek haien lehenengo bi partidak irabazi dituzte eta junior ligan liderrak dira. Joseba Lizarralderen taldeak, Alter Consulting ISB, ere bi garaipen lortu ditu. Mondragon Unibertsitatea ez da hain ondo hasi, ez baitu partidarik irabazi.

Nesken junior kategorian gure bi taldeentzat emaitza nahiko desberdinak egon dira. Alde batetik, Aranur ISBk bere lehenengo bi partidak irabazi ditu eta buru taldean dago. Bestalde, Easo Universidad de Deustok bere bi partidak galdu ditu eta azkeneko postuen artean dago.

Easo Adarrak lehiaketaren liderra da mutilen kadete ligan bere lehenengo bi partidak irabazi ondoren. Grupo Zaher ISBk partida bat irabazi du eta bestea galdu du bere ligako estreinaldian. Azkenik, Asier Recondoren mutilek (Zast) haien bi lehenengo partidak galdu dituzte eta datorren jardunaldian garaipena bilatuko dute.

Araski Ointxek eta Movilteck ISBk haien lehenengo bi partidetan garaipena bat eta porrot bat lortu dute eta tabla erdian kokatzen dira. Easo Bankoaren neskek ez dakite oraindik garaipena zer den.

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.