Cafés Aitona Askatuak denboraldiko lehenengo liderra
Nesken senior liga jada hasi da. Lider garbi batekin hasi da gainera, Cafés Aitona Askatuak, STL Bilintxen aurka 32-61 sendo batekin irabazi baitzuen. Diferentzia garrantzitsua lortu zuen Bera Bera Grosek Eskoriatzaren aurka (49-24), donostiarrek aurten ere sendo hasi nahi baitute.
Ayma Goierrik Astigarragako Mundarroren aurka irabazi zuen argi 45-20. Antigua Luberrik irabazi zuen ere, donostiarrak Take Aralar baino indartsuagoak izan ziren (60-48). Grupo EME Oiarsok garaipen estuena eraman zuen Atlético San Sebastiánen aurka irabazi ondoren (56-52).
GSF