Zuzendaritza Batzorde berria

Zuzendaritza Batzorde berria

Atzo, uztailak 22, 2020-21 denboraldira begira, bilera informatiboa egin zen Donostiako CEMEI-n Gipuzkoako klubekin.

Bileran zehar, orain arte presidente izan den Mikel Lekarozek azken legealdiari buruzko eta alarma egoeran hartutako erabakiei buruzko azalpenak eman zituen. Horren ondoren, Federazioko Koordinatzaile Orokorra den Jon Txakartegik hitza hartu zuen eta datorren denboraldiari begira ezarri diren joko sistemak eta lehiaketa oinarriak zeintzuk izango diren azaldu zituen.

Bilera hau ere aprobetxatu zen jarduneko Zuzendaritza Batzordeak agur esan eta berria aurkezteko. Mikel Lekarozek lekukoa eman zion Ainhoa Ibarburu lehendakari berriari eta 2024a arte jardunean egongo den zuzendaritzako kideak ere aurkeztu zituzten:

  • Presidentea: Ainhoa Ibarburu Achaga
  • Lehendakariordea: Leire Aramburu Garayalde
  • Diruzaina: Mikel Joseba Lekaroz Garikano
  • Idazkaria: Francisco Javier Blázquez Sastre
  • Batzordekidea: Oscar Cea Echeverri
  • Batzordekidea: Intza Lizarazu Jauregi
  • Batzordekidea: Miguel Ángel Fernández Fernández
  • Batzordekidea: Sergio Ferrer Arregi
  • Batzordekidea: Héctor Olaizola Martín

Gipuzkoako Saskibaloi Federaziotik lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu aurreko zuzendaritzako kideei eta buru izan duten Mikel Lekarozi eskerrak emateko azken lau urtetan egin duten lanagatik eta gure lurraldeko saskibaloiarekiko erakutsi duten inplikazioagatik.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.