Formakuntza zuk nahi duzun erara

Formakuntza zuk nahi duzun erara

GSFk zuen klubetako teknikariei eta begiraleei zuzendutako etengabeko prestakuntzako ekimen bat abiarazi du, gehien interesatzen zaizkizuen gaietan edo behar jakin bat duzuela uste duzuen gaietan (teknika, taktika, prestakuntza fisikoa, metodologia, joko-arauak, etab.) prestakuntza osatzeko.

Dinamika erraza da; izan ere, federazioa izango da zuen herrira hurbilduko dena prestakuntza emateko, dela hitzaldi-formatuan, dela clinic formatuan, dela prestakuntzaren helburua betetzeko egokiena ikusten dena.

Jarduera guztiz doakoa izango da, federazioak antolatuko du eta klub bakoitzak eskatuta, aurtengo denboraldian zehar egingo da.

Jarduera hau eskatzeko, Jon Txakartegi koordinatzaile nagusiarekin jarri behar duzue harremanetan, haren helbide elektronikoaren bidez: coordinadorgeneral@gisaski.eus

Eskaera egiteko azken eguna abenduaren 15a izango da.

Federazioak diruz lagundutako prestakuntza hau eskuratzeko baldintzak honako hauek dira:

  1. Prestakuntzaren unean indarrean dauden segurtasun- eta osasun-protokoloak bete ahal izateko esparru edo instalazio bat
  2. COVID-19 arduradun bat, markatutako protokoloak gainbegiratzen
  3. Bertaratutakoen gutxieneko kopurua: 10
  4. Hurbileko udalerrietako klubei prestakuntza irekitzeko

Ekimen hau zuen interesekoa izatea espero dugu. Zalantzarik edo kontsultarik izanez gero, Federazioaren ohiko kanalen bidez eskuratu ahal izango gaituzue.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.