Teknifikazioak martxan

Teknifikazioak martxan

Federazioaren teknifikazioak alebin eta infantil kategorietarako abian dira dagoeneko. Osasun egoerari dagokionez, aurten eskualdeka egitea erabaki da, errazagoa izan dadin eta taldeak ere txikiagoak izan daitezen.

Gainera, guztietan GSFak ezarritako Covid-19 protokoloa aplikatuko da, bertan honako neurri hauek azpimarratuko ditugu:

  • Entrenamendua baino 15 minutu lehenago etorri behar da.
  • Gurasoak ezin izango dira kiroldegian sartu.
  • Entrenamendua maskararekin egingo da.
  • Banakako ur-botila ekarri beharko da.

Neurri hauek betetzeaz gain, derrigorrezkoa izango da partaide guztiek jarraian duzuen galdetegia betetzea: http://www.gisaski.eus/hautatuen-informazioa/

Asteburu honetan Bergaran eta Beasainen hasi dira.

Martxan gaude berriz!!!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.