Jardunaldi aurrekoak: Aurrera goaz!

Jardunaldi aurrekoak: Aurrera goaz!

Jardunaldietan aurrera egitea, bada nahikoa arrakasta 20/21 denboraldi honetan. Aurreko astean berriz ere lanean hasi eta gero, aste honetan, aurrekoan hasi zirenei lekukoa hartuz, beste txapelketa batzuk hasiko dira martxan. Gainera, beste batzuek, asteroko martxa ere hartzen hasiko dira. Beraz, saskibaloia izaten jarraituko dugu Gipuzkoako kantxetan.

Adibidez, aste honetan Emakumezkoen Lehen Senior Mailakoak eta Mutilen Bigarren Senior eta Junior mailako partaidetzako kideak jokatzen hasiko dira berriz; eta Junior mailako errendimenduzko neska eta mutilek bigarren jardunaldia jokatuko dute.

Guzti honi, Euskal ligetako eta Espainiako Federazioaren menpe dauden txapelketatako partidak gehitzen badizkiegu, guztira 50 partida inguru izango ditugu gure kantxetan asteburu honetan.

Aurrera goaz!!

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.