Jardunaldi aurrekoak.

Jardunaldi aurrekoak.

Lehiaketak erritmoa hartzen hasi dira. Datorren asteburuan 50 partiden langa gaindituko dugu eta Gizonezkoen eta Emakumezkoen Lehen Senior mailek eta junior errendimendu mailako nesken zein mutilen partidek hartuko dute protagonismoa batez ere.

Aurrez aipatutakoez gain, senior beste maila batzuetan eta junior partaidetzan ere izango ditugu partidak, eta guzti hauei Espainiako Federazioko lehiaketetakoak eta Euskal Ligetakoak gehitu behar zaizkie.

Kadete mailako egoera desblokeatzen saiatzen ari gara. Bien bitartean, beste lehiaketek martxan jarraitzen dute eta jardunaldiak aurrera doazen heinean ikusiko dugu zein talde sartzen diren goiko postuetako borroketan.

Saskibaloiari buruz gehiago hitz egiteko gogoa daukagu, eta gutxiago pandemia eta murrizketei buruz.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.