Jardunaldi aurrekoak

Jardunaldi aurrekoak

Aste Santuak direla eta atsedena izan eta gero, ostiral honetan, gure lehiaketak berriz jarriko dira martxan.

Partida zerrendari begiratu bat botata Gizonezkoen Lehen senior mailako partidak topatuko ditugu. Bertan TAKE-k eta Atletico Sn Sn-k lehen postuetan jarraitzea bilatuko dute. Baina Emakumezkoen eta Senior Bigarren mailan, Gizonezkoen Senior Hirugarren mailan eta Partaidetzako Emakumezkoen Junior mailan ere izango dugu zerekin gozatu.

Horretaz gainera, errendimenduzko Junior partidak ere izango ditugu, bai emakumezkoetan eta baita gizonezkoetan ere. Gizonezkoetan Askatuakek Oiarso garaitzea bilatuko du, porrota ezagutu gabe jarraitu ahal izateko; beste multzoan, bien bitartean, Saski Axularrek atsedena izango du eta beraz, Atletico Sn Sn-k Easo Igeldoren kantxan irabaziz gero, sailkapenean harrapatu egingo luke. Emakumezkoetan partida politak izango ditugu bi multzoetan. Esate baterako, porrotik ezagutzen ez duten Drunkbat Askatuak eta Bera Beraren arteko lehia, edo beste multzoan, bitik bi irabazi dituen Ordiziaren, eta garaipen bat eta porrot bat batu duen Ostadarren arteko dema.

Beti bezala, partida guzti hauei, euskal Ligetan eta FEB lehiaketetan gure ordezkariek izango dituzten norgehiagokak batu behar zaizkie.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.