Jardunaldiaren kronika

Jardunaldiaren kronika

Nahiz eta Aste Santuetako azken egunetaz disfrutatzen ibili garen, gure lurraldean hainbat partida jokatu ziren pasa den asteburuan. Hainbat mailetan jokatu ziren partidak eta guztien artean azpimarratzeko moduko kontu batzuk ere egon ziren:

Gizonezkoen senior Lehen Mailan Atletico Sn Sn da porrotik ezagutzen ez duen talde bakarra jada; izan ere, Zaintzen Askatuaken kantxan alde handiz lortu zuen garaipena (86-56) eta Take Orbela Tabernak justu-justuan bada ere, 65 eta 63 galdu zuen Zarautzen.

Errendimenduzko junior mailan , nesketan, Drunkat Askatuakek garaipen handia eskuratu zuen jardunaldiko partida garrantzitsuenean, Bera Berari 41 eta 57 irabazita, eta bakar bakarrik gelditu da lidergoan. Mutiletan berriz, TYPO 90 Askatuakek guztia irabazi nahi duela erakutsi zuen berriz ere Oiarsoren kantxan garaipen argia eskuratu (44-87) eta multzoko lidergoan jarraitzeko; beste multzoan, Atletico Sn SN-Larrunek Saski Axularrek atsedena zuela aprobetxatu, eta EASO Igeldoren kantxan irabazi eta gero, lider jarroi da.

Datorren asteburuan oporren osteko “normaltasunera” bueltatuko gara eta partida zerrenda askoz ere mardulagoa izango da guztiz baldintzatuta jokatzen ari garen denboraldi honen amaierara begira.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.