Asteburuari begira.

Asteburuari begira.

Berriz ere saskibaloi askoko asteburu baten atarian gaude, eta era berean, Salouri begira ere bagaude, bertan baita Mondragon Unibertsitatea Zilarrezko Leb Ligan jokatzeko txartela eskuratzeko igoera fasea jokatzen.

Senior mailan honako hau daukagu aipagarri: Lehen mailan, mutiletan, Donosti Dolphinsek Atletico Sn Sn liderraren atseden jardunaldia aprobetxatu nahiko du sailkapenean berau harrapatzeko; nesketan, berriz, Ostadar SKT-k lidertza sendotu nahiko du Mondragon Unibertsitatea garaituz. Honetaz gainera, fase berri baten hasiera izango dugu Emakumezkoen Bigarren Mailan eta Gizonezkoen hirugarrenean.

Beherago, asteburu honetan oso aipatzekoak dira partaidetzako lehiaketak: Junior nesketan, liderrak, euren multzoetan, sendo jarraitzen duten ikusteko aukera izango dugu; partidarik galdu ez duten Goierri UGLE-k, Hondarribia Ikasbasket-ek  eta Atletico Sn SN Garazik irabazten jarraitzea bilatuko dute. Mutilei dagokienez, multzo bakoitzean lider izatea bilatzen duten taldeen arteko bi partida interesgarri izango ditugu: ZAST 2002 – Ateltico Sn Sn Beloki eta Promoeaso Askatuak – ZAST Orio.

Errendimenduzko junior eta kadeteek hirugarren jardunaldiari egingo diote aurre euren lehiaketetan.

Segi dezagun saskibaloiaz gozatzen!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.