Asteburuko kronika

Asteburuko kronika

Nesken bigarren senior eta Gizonezkoen hirugarren senior mailetan fase berri bat hasi eta gero, asteburua partidaz josia izan dugu, lehiaketa askorekin martxan.

Hasteko, Gizonezkoen Senior Lehen mailan STL Azkunek ZAST-en aurka lortutako garaipen handia aipatu nahiko genuke (86-44); Atletico Sn SN-k atsedena zuen eta garaipen honek liderra gertutik jarraitzeko balioko dio, beraz. Emakumezkoen Lehen mailan faboritoek ez zuten huts egin eta lehen hiru sailkatuek (Ostadar, Graficas Juaristi ZAST eta Antigua Luberri A) euren partidak irabazi zituzten.

Errendimenduzko juniorretan, emakumezkoen kasuan, Drunkat Askatuakek porrota ezagutu gabe jarraitzen du, Arrasaten 39 eta 66 irabazi eta gero.

Mutilen kadete errendimenduan lau taldek jarraitzen dute lidergoan berdinduta beraien arteko lehiak noiz iritsiko esperoan; nesketan, berriz, ZAST Zarautzek bere hirugarren garaipena eskuratu zuen beste horrenbeste partidetan, eta berari jarraiki dauden taldeen artean Fiskalan ISB-k Alkideba-Ointxe garaitu zuen.

Partaidetza mailakoei dagokienez, ZAST 2002 KE-k bere lehen porrota jasan zuen junior mutiletan Atletico Sn Sn Belokiren kontrako partidan. Donostiarrek 47 eta 45 irabazi zuten eta lider jarri dira horrela. Junior nesketan, lehen bi sailkatuen arteko partida bizi izan genuen 3. Multzoan eta Saski Axularren 75 eta 45 irabazi zion Atletico Sn Sn Garaziri.

Beste asteburu bat saskibaloiz josia. Bagoaz erritmoa hartzen.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.