Asteburuak emandakoa.

Asteburuak emandakoa.

Partida ederrak eta sailkapenean aldaketak bizi izan ditugu gure probintziako kantxetan pasa den asteburuan.

Aipatzeko lehen partida Atletico Sn Sn-ren kantxan bizi izan genuen, Gizonezkoen Senior Lehen Mailan aurreneko porrota jaso baitzuten etxekoek Donosti Dolphinsen aurka 69 eta 76 galdu eta gero. Emaitza honi, STL Azkunek Tolosan lostutako garaipena (45-76) gehitzen badiogu, lehen postuan hiru talde berdindurik gelditu direla ikusiko dugu. Nesketan, Antigua Luberrik erraz irabazi zuen atzeratuta zeukan partida eta Ostadar SKT-rekin batera berdinduta dago, orain, sailkapeneko aurreneko postuan.

Errendimenduzko junior nesketan Drunkat Askatuakek agintzen jarraitzen du Lasarten irabazi eta gero, baina oso gertutik dauzka Goierri Uz Baleike eta Mondragon Unibertsitatea. Mutiletan, Saski Axularrek lehen bi sailkatuen arteko dema irabazi zuen 81 eta 71 Erroibide Irunen kontra eta lider jarri da bakarka; hori bai, bere aurkariak baino partida bat gehiago dauka jokatuta.

Kadete mailei dagokienez, mutiletan, sekulako partida bizitzeko aukera izan genuen EASO Igeldo eta Bergara Soraluceren artean. Mahoneroak izan ziren garaile, 41 eta 52 eta lehen postura igo dira Mondragon Unibertsitateari irabazi zion Cafes Aitona Askatuakekin berdinduta. Sailkapeneko lehen postua zuen EASO Andatzak ere galdu egin zuen Goierri Aluminios Alemanen kontra eta hirugarren posturaino egin du atzera. Nesketan, ZAST Zarautzek, momentuz, mailako talderik indartsuena dela erakusten jarraitzen du eta porrotik ez du ezagutzen. Aipatzekoa da baita ere Eskoriatza K.E.-k bizi izan duen bolada: azken hiru partidak jarraian irabazi ditu, horietatik bi asteburu honetan, Alkideba-Ointxeren aurka, eta Fiskalan ISBren kontra aurreratutakoa, hain zuzen ere.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.