Baditugu baita denboraldiko azken txapeldunak ere.

Baditugu baita denboraldiko azken txapeldunak ere.

Pasa den asteburuan denboraldiko azken lehiaketen amaiera iritsi zen. Errendimenduzko kadete zein juniorrek egun bereziak bizi izan zituzten euren finalak jokatuta.

Emakumezko juniorretan, Drunkat Askatuakek taldrik indartsuena dela erakutsi zuen eta nahiko erraz irabazi zion Goierri Uz Baleikeri (64-31); mutiletan, berriz, Saski Axular izan da txapeldun Irunen, Erroibideri, 46 eta 50 irabazi eta gero emozioz beteriko final batean.

Kadete mailari dagokionez, mutiletan Lauko finala osorik jokatu zen. Bergara Soreluzek eta Easo Andatzak beraien finalerdiak irabazi zituzten eta finalerako txartela eskuratu. Finalean donostiarrak izan ziren nagusi eta 64 eta 57 irabazi zuten. Neskei dagokienez, Zast Zarautz izan da txapelduna Ordizia 05 KE-ri finala 54 eta 44 irabazi eta gero.

Denboraldia lau txapeldun handirekin itxi dugu. Zorionak!!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.