Baloia gora… denboraldia martxan.
Pasa den larunbatean, goizeko 09:15tan hasi zen 21/22 denboraldiko lehen partida Gipuzkoako saskibaloiarentzat. Eta berarekin batera martxan jarri ziren milaka eta milaka ilusio, normaltasuna berreskuratzeko ezinbestekotzat jotzen den denboraldi berri batean jartzen diren ilusioak. Baloia ukitzea, taldekideekin harremana, entrenamenduei esker hobetzen duzula ikustea, partidetako urduritasuna… gure kirolak sortzen duen harra sentitzeko behar beharrezkoak diren sentimenduak dira gure neska-mutilentzat.
Kirol arloari dagokionez, emaitzak eta sailkapenak gutxienekoak dira momentuz, hau hasi besterik ez baita egin. Ondorioak ateratzen hasteko azkarregi da.
Aipatzekoa da hala ere, gure lehiaketetako batzuekin batera (ez guztiekin) EBA ligak ere hasiera eman diola denboraldiari eta bertan hiru ordezkari ditugula. Bodegas EASO Mugerzak garaipenarekin hasi du liga Mondragon Unibertsitateari, derbian, 79 eta 86 irabazita; Ulacia Zarautzek, berriz, ezin izan zuen irabazi, 58 eta 55ko emaitzarekin, justu-justu bada ere, galdu baitzuen Valle de Egües-en kantxan.
Hasi gara dagoeneko, eta gogoak zeuden!