Acunsa Gipuzkoa Basket Euskal Kopako txapeldun!!

Acunsa Gipuzkoa Basket Euskal Kopako txapeldun!!

Pasa den asteburuan LEB mailako euskal Kopa jokatu zen eta bertan bi ordezkari izan genituen. Acunsa Gipuzkoa Basketek eta Juaristi ISB, Zornotzarekin batera, Azpeitian jokatu zen txapelketan, denboraldiko lehen titulua eskuratzea bilatu zuten, ostiralean hasi zen hiruko formatuko txapelketa batean.

Lehen partidan etxeko taldeak jokatu zuen Zornotzaren aurka eta Iñaki Jimenezenek 68 eta 50 irabaztea lortu zuten. Larunbatean, Zornotzak txapelketa sorpresa eman zuen azken segundoan 70 eta 69ko emaitzarekin garaipena eskuratuta Acunsa Gipuzkoa Basketen aurka. Igandean, beraz, dena erabakitzeke, derbi gipuzkoarra jokatu zen. Lolo Encinasen mutilek bigarren zatian partida puskatzea lortu zuten eta 82 eta 66ko emaitzarekin partida eta txapelketa eskuratzea lortu zuen.

Zorionik beroenak Acunsa Gipuzkoa Basket-i eta zorte on Urrezko Leb ligan jokatuko duten gure bi ordezkariei!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.