Jardunaldiko kronika.

Jardunaldiko kronika.

Euskal Ligarako txartela eskuratzeko Lauko Finalak alde batera utzita, asteburuan aipagarriak izan diren beste hainbat partida jokatu dira.

Mutilen Senior Hirugarren mailan aipatzekoa da Elorri-Aldapak EASOri irabazitako partida; 61 eta 57-ko emaitzarekin, garaipenak lehen postuan jartzen ditu sailkapenean. Gainontzeko senior mailetan ez da ezustekorik egon eta goiko postuetan dauden taldeek, oporren bueltan ere, irabazten jarraitu dute.

Nesken Junior partaidetzan, Ibaeta Bera Berak bere aurkari sendoenaren kantxan garaipen handia eskuratu zuen (39-52) eta bere multzoko lidertzan bakarrik gelditu da. Mutilen kasuan, bi partida oso interesgarri izan ditugu: 1 multzoan lidergoa jokoan, SaskiAxular eta Antigua Luberri izan ziren aurrez aurre eta aurrenak irabazi zuen 50 eta 30eko emaitzarekin, lidergoan berdinduta gelditu direlarik bi taldeak, 7-1eko balantzearekin; 3 multzoan, berriz, Aldapeta Maria Ikastetxea “A” ozta-ozta “bizirik” irten zen Tolosara bere bisitatik, 58 eta 59 irabaziz, eta partidarik galdu gabe jarraitzen duen EASO Igeldoren atzetik segitzen du sailkapenean.

Amaitzeko, Mutilen Kadete partaidetzari buruz ere lerro batzuk. Ordizia KE-k azterketa latza zuen eta talderik indartsuena dela erakutsi zuen bere atzetik segika daukan EASO Echeverria & Del Valleri 48 eta 43 irabazita. Modu honetara, bigarren multzoko Atletico Sn Sn Adarrarekin batera, maila honetan partidarik galdu ez duen talde bakar moduan gelditu da. Batak zein besteak 8-0 balantzearekin martxa bikaina daramate. Nesketan lidergoan dauden taldeek ez zuten sorpresarako tarterik utzi eta sailkapenek apenas izan dute aldaketarik.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.